euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Argentina elkarteak bere Urteroko Biltzar Nagusia egingo du Leku Berri gelan

2024/04/06

Non: Lekunberri, Nafarroa Beherea

Apirilaren 6an, larunbata, Euskal Argentina elkarteak bere Urteroko Biltzar Nagusia egingo du Leku Berri gelan goizeko 10etarik goiti.

Presentatuak eta bozkatuak izanen dira :

- Txosten morala
- Urteko konduak
- Administrazio Kontseiluko kideak

2024etik goiti gure urte saria 20€ izanen da eta esplikatuko dugu prezio goititze hunen arrazoina. 2024eko proiektuak ere aipatuko dira, hala nola bi urtetarik egiten duten Amerikarako bidaia.

Biltzarraren ondotik elkartasun bazkaria eginen dute Lekunberri bereko Ibarnia ostatuan "gure bazkari (etxeko mozkinekin)". Prezioa :30€ denak barne.

Erreserbak berantenaz apirilaren 2ko telefona huntara: +33 (0)5 59 37 10 22. Bazkaria tokian berean ordainduko da.


Euskal Argentina elkartearen 2023ko Biltzar Nagusia, Monika Legarto presidenta bildutakoeri mintzatzen



« Maiatza 2024 »
 
 
21
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia