Azaroaren 16-tik 19-ra, Cinémathèque Québécoise-ek Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria errezebituko du eta honek besapean ekarririk euskal film batzuk aurkeztuko dira Montrealen, hala nola Montxo Armendariz-en Tasio-ren kopia zaharberritua, estreinaldian Kanadan. Armendariz bera bertan izango da bere Obaba filmaren emanaldian ere.
Hona izenburuak: Tasio (azaroaren 16an), Ander eta Yul (azaroaren 16an), Obaba (azaroaren 17an), Hamaseigarrenean aidanez (azaroaren 17an) eta Ehun metro (azaroaren 18an).
Azaroaren 17an, solasaldi publiko bat izango du Joxean Fernandezek, sarrera doan.
Ikus programa osoa eta erosi txartelak hemen.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


