Ostegun honetan, Etxepare Euskal Institutuko Literatura itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea bukatuko da. Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditu Institutuak: jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.