Douglas County Historical Society antolatzaile duen bertako ondareari buruzko Hitzaldi Zikloaren baitan, ostegun honetan, martxoaren 12an, hitzaldia emango du herriko JT euskal ostatuko Etienne Lekumberry-k "All things Basque" (euskal gauza guztiak) izenburupean, bertako historiaren euskal alderdiaz.
Ateak 18:00etan zabalduko dira eta hitzaldia 18:30ean hasiko.
Sartzea, $5.00 atean, doan Alpine Konderriko, Dayton Haraneko eta Douglas Konderriko Historia Elkarteetako kideentzat.
Carson Valley Museum & Cultural Center
1477 US Hwy 395 N
Gardnerville, NV

Gardnervillen jaioa, Etienne Lekumberry aste honetan mintzatuko da Carson Valley Museum & Cultural Center-en. Irudian, bere familiak kudeatzen duen bertako JT euskal ostatu historikoan, euskal presentzia, tradizio eta historia luzekoa den Nevadako herri honetan (argazkia EuskalKultura.eus)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


