euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Estatu Batuetako euskal meza aita Anttonek emana Buffaloko eta Seattle-ko Euskal Etxeen piknikak gogoan

2020/08/16

Non: Merced, AEB

Asteburu honetan, Estatu Batuetako euskal egutegian Buffaloko (Wyoming) eta Seattle-ko (Washington) euskal festen txanda zen, aurtengoan, COVID-19 tarteko, bertanbeheratuak izan badira ere.

Ohitura duenez, baina. aita Antton Egigurenek bi hitzordu haueu zegokien euskal meza emango du Facebookez, aipatu bi euskal komunitateetako hildakoak, eri direnak eta beharrean direnak gogoan, astero bezala Merced, Kaliforniatik.

AEBetako euskal omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, igandean, Kalifornia-Washingtonen goizeko 8:15ak direnean (Wyoming-en 9:15ak, eta Euskal Herrian 17:15ak) emango du meza, eta ohi bezala AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu.

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona ostiralekoa, abuztuaren 14koa.

-Artzai Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« Maiatza 2025 »
 
 
 
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia