euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Eskualdunak EEaren Ohiko eta Ezohiko Biltzar Nagusiak, Olentzero eta bazkari herrikoia

2025/12/14

Non: Montpellier, Frantzia

Eskualdunak, Montpellierreko Eskual Etxeak bere Urteko Batzar Nagusia egingo du abenduaren 14an, igandea, 2025ean egindakoak eta 2026rako proposatuak mintzagai.

Jacou-ko Lucien Lambert karrikako Jacques Prévert aretoan egingo da. Aurten Ohiko Biltzar Nagusiaren aurretik Ezohiko Biltzar Nagusi bat egingo da, Eskualdunak-en estatutuetan proposatu diren aldaketa batzuk bozkatzeko.

Ondoren senidetasun bazkari bat egingo da, eta honen ondoren haurrek espero zuten momentua iritsiko da, Olentzerok bisita luzatuko baitie.

Programa

- 10:00 Ongietorria
- 10:30 Bi Biltzar Nagusiak
- 12:00 Zintzur bustitzea
- 13:15 Eguberri afaria eta Olentzero

Horren ostean, musika, dantza, kantak eta festa. Ekarpen ekonomikoa pertsonako, 20 euro. Ikasleek eta 12 urtez behetikoek, 10 euro.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia