euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Erramu Igandeko meza klika eta euskal abesbatzarekin eta bazkaria Gure Euskal Etxean

2024/03/24

Non: San Frantzisko, AEB

San Frantziskoaldeko euskal komunitateak Erramu Igandea ospatuko du igande honetan, martxoaren 24an. Ohi bezala, meza izango da hiriko Notre Dame des Victoires elizan, partaide direla San Frantzisko bertako Elgarrekin abesbatza eta Klika. Mezaren ondotik txokolate beroa eta kroisantak eskainiko dituzte elizan bertan. Eta segidan, aukera izango da Gure Euskal Etxe aldera abiatu eta bertako kantxan pilota partidak ikusteko.

Erramu Igandeko bazkaria 12:30etan hasiko da eta Bazko Otar bat zozketatuko da. Haurrek ere euren programa izango dute, sorpresekin bazkalondoren. Egin erreserbak martxoaren 17aren aurretik (1) 650-204-1489 zenbakira deituz edo mezua bidaliz rsvp@sfbasqueculturalcenter.org helbidera. Informazio gehiago, hemen.



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia