Ekainaren 16an, asteartea, À la rencontre des mondes erakusketaren barruan Ipar Euskal Herriari buruzko erakusketa koletiboa zabalduko dute Quebec Hiriko Musée de l’Ilot des Palais jauregian (8 Rue Vallière, Quebec, QC G1K 3M7) Josu Martinezen Bizkarsoro filma oinarri, erakusketa Josu Martinez (filma), Vincent Potvin (diseinu grafikoa) eta Claire Sénac-i (argazkiak) zor zaiela.
Ekimen hau medio Iparraldearen erronka historiko eta egungoak aurkeztuko zaizkigu, jende asko lanean ari baita Ipar Euskal Herrian bere errealitatea ezagutarazi eta aurrerabidean ipintzen kultura arloan, arlo linguistikoan, ekonomian...
- Programa eta xehetasunak: "Ipar Euskal Herria: historia ahaztu baten artxiboak"


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


