Larunbat honetan, Entre Rios-ko Ibai Txori Euskal Etxeak janaria prestatuko du: sarrera: baratxuri krema, plater nagusia: oilasko kazola, eta postrea: euskal pastela. Eskaerak Facebooken bidez edo telefonoz: 3442-678584/430490. Eguerdian egoitzatik pasa behar da janari bila (14 de Julio kaleko 83.zenbakian).