Nafarroa Garaitik eta Nafarroa beheretik pasatu ondoren, Donostiara iritsi da Argentinako Rosarioko Cuarteto Karé ahots-laukotea. Taldeko buru Diego Petrelli eta beste kideren bat ere (Arriola) euskal jatorrizkoak dira eta orain ari dira sakontzen eta gehiago ikasten Euskal Herriaz eta euskal kulturaz.
Donostiako emanaldia gaur asteazkena urriaren 1ean izango da, Club Nautico-ren egoitzan, 19:00etan, sarrera libre.
Baieztatu mesedez zure partaidetza (+34) 943 423574 zenbakira deituz, bukatzean mokadu bat eskainiko baita.
Laukotearen emanaldia joan den urtean Tolosan
Diego Petrelli, Argentinan paleta asmatu zuen Gabriel Martiren bankarraren hereniloba, igandean Bankan bere arbasoari egin zitzaion omenaldian