Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna ospatzen da nazioartean eta hala egingo du Chivilcoyn bertako Beti Aurrera Euskal Etxeak, musika, poemak eta Garagardogunea ere osagai izango dituen festa bat antolaturik.
20:00etatik aurrera, musika topaketa, partaide direla Alejandra Astarita, Juan 'De Chivilcoy' Marón eta Olga Ibarra.
Emakumearen Eguna gai duen poema bat ere irakurriko da.
Batere ahaztu gabe festa biribila izan dadin propio antolatu duten Garagardogune edo Garagardo Patioa.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


