Gaur, urtarrilaren 19an, San Sebastian bezpera, elkarretaratzea antolatu da urtero bezala Euskal Etxearen eskutik Madrilgo Casa de Campoko Guipúzcoa jatetxean [oroitarazten da haurren danborrada asteburuan izango dela, 24an, igandea, Euskal Etxearen aurrean, ikus hitzordua agendan].
Ikus xehetasunak hemen: www.restauranteguipuzcoa.com
Afariaren prezioa (danborrero bakoitzarentzako kit-a barne) 42 eurokoa izango da bazkideentzat eta 46ko bazkide ez direnentzat. Menua: porrusalda bakailuarekin, lupia labean, rosbif patata purearekin, arrozesnea, kafea, ardoa, ura, freskagarriak eta sagardoa. Euskal Etxeko Idazkaritzan apuntatu behar da urtarrilak 14a baino lehen, bertan ordainduz. Bazkideak web orriaren bitartez apunta daitezke (Bazkideentzako gunean); modu honetan egiten dutenek aukera dute dirua beraien kontu korronte zenbakitik pasatzeko (bazkide kontutik) edo idazkaritzan ordainduz urtarrilaren 14a baino lehen.
Euskal Etxearen webgunea: www.euskaletxea-madrid.com