New Yorkeko Eusko Etxeak 2025eko Batzar Nagusia egingo du abenduaren 7an, 15:00etan euskal etxearen egoitzan (307 Eckford Street, Greenpoint. NY).
Baieztatu mesedez zure partaidetza emaila bidaliz nyeuzkoetxea2013@gmail.com helbidera.
Egun garrantzitsua bda, elkarteak Zuzendaritza Batzorde berria aukeratuko baitu. Boto-emaile bazara edo gehiago inplikatu nahi baduzu, hau aukera ezin hobea da zure ahotsa entzunarazteko.
Bi urte igaro dira dagoeneko egungo Zuzendaritza hautatu zenetik, eta bilera hau ere aukera ederra da eskerrik beroenak emateko euren dedikazioagatik .
Horrekin batera, eta goizeko 8etatik hasita, bere azkeneko txapelketa jokatuko du Euzko Etxeak abenduaren 7an bertan Jagoba koordinatzaile, sariekin irabazleentzat.
Euskal etxearen laugarrena da eta prestakuntza ederra izango da datorren urteko NABOren txapelketa nazionalerako.
Ekarri zure edari gustukoena eta pasa itzazu une goxoak erlaxatzen eta zure estrategia propioak gauzatzen eta keinuak praktikatzen.
Bikotea dagoeneko osatuta etor zaitezke ala bakarrik etoprri eta bertan osatzen lagunduko dizugu.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


