Uztailaren 22an, igandea, 75. urteurreneko bazkarira gonbidatzen du Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak. Bazkaria Euskal Etxearen egoitzan izango da, Moreno kaleko 3440. zenbakian, eta txartelak 270 pesotan daude kideentzat (300etan kide ez direnentzat).
Kontsultak edota erreserbak egiteko idazkaritzara deitu behar da 10etatik 12etara edo 17etatik 21etara, +54 223 495 3146 zenbakira.