euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

David eta Caitlin Romtvedt-en emanaldia Fulmer Liburutegian, Ameriketako musika, euskal, cajun... doinuak joz

2018/06/06

Non: Sheridan, AEB

Ekainaren 6an, asteazkena, David Romtvedt eta Caitlin Belem Romtvedt-en emanaldia 18:00etan Sheridan Konderriko Fulmer Liburutegi Publikoko Inner Circle-n, Ameriketako musikak, euskal, kubatar, cajun eta bestelako doinuak joz eta kantatuz.

David Romtvedt Buffaloko (Wyoming) Zaharrer Segi dantza taldeko soinujolea da. Euskaraz ongi ikasitako gizona, eta aditua munduko musiketan, jotzaile trebea den eta ahots ederreko bere alaba Caitlin Belem Romtvedt-ekin batera euskal errepertorio zabala dauka, baina baita ere munduko musiketakoa. Aitak zein alabak hainbat instrumentu jotzen dituzte. Beste hainbat CD artean, azkenetako bat euskal folk musika CD bat da, AEBetan grabatua.

Caitlin Belem Romtvedt Seattle-ko Northwest Folklife Festival-eko antolakuntzan ari da lanean.



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia