Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak deia luzatu du urtarrilaren 24an, larunbata, bere egoitzara biltzeko Donostiar Danborrada jotzeko, elkarteak 75 urte beteko dituen urte honetako lehenengo topaketa legez.
Inguratu eta jo ezazu Danborrada eta orain arte sekula egin ez baduzu, animatu eta dasta ezazu esperientzia, alai eta koloretsuenetakoa baita, zatoz eta ikus ezazu zer den, aukera paregabea da gainera arazoak bazterrean utzi eta lagunekin momentu goxoak elkarbanatzeko.
Jatekoa ere izango da, enpanadak hain zuzen, haragizkoak eta urdaiazpiko eta gaztazkoak.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


