Genoa herriskak, Nevadan, Gardnerville ondoan, bere lehenengo 'Cowboy Poetry and Music Festival' delakoa, Cowboy Olerki eta Musika Jaialdia antolatu du, gaurtik datorren igandera bitartean garatzeko.
Lau eguneko Jaialdia gaur osteguna, apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 2ra arte egingo da. Gaur afari batez hasiko da, menua haragi errea, euskal babarrunak, entsalada eta mahaiburukoa, iluntzeko bostetatik zazpiak arte zerbitzatua, hogei dolarretan, Trimmer Outpost eta Gardnervilleko JT jatetxearen eskutik. Afaria Town Fire Bay-n zerbitzatuko da eta ondoren, zazpietatik aurrera, olerki eta musika gaua heldu da, Dave Stamey, Maurice Larry eta Richard Elloy aurkeztuz, Mormon Stockade estazioan, 30 dolar sarrera.
Gardnervilleko Euskal Klubeko sukaldarien txanda bihar izango da.