Larunbat honetan, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen 31. urteurrena da eta online ospatuko dute. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera bideoak partekatuko dituzte sare sozialetan: agintarien agurra, euskal dantzak, batzordeko kide ohien agurrak. Argazkiak ere partekatuko dituzte, haien ekimenak erakusteko eta Euskal Etxearen historia gogoratzeko. Bideoak eta argazkiak Euskal Etxeko Facebooken eta Instagramen.
    
        
    
        
    
        
 Lagun bati bidali
 Komentarioa gehitu
    
        
    
        
    
        
    
        
    
        

