Larunbatean, irailak 7, Pergaminoko Lagun Onak, San Nicolaseko Euzkal Etxea, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat eta Chacabucoko Guillermo Larregui euskal etxeak Euskal Diasporaren Eguna batera ospatzeko bilduko dira. Egunean zehar, 09:00etatik aurrera, hainbat kultur jarduera eta tailer egingo dira herritarrei zabalik, doan, Lagun Onak euskal etxearen egoitzan eta Pergaminoko Arte Ederren Udal Museoan. Ikus programa osoa beheko irudian.



Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


