euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Brandenburgeko Atean hasiko den ibilaldi batekin ospatuko du Euskal Etxeak Diasporaren Eguna

2018/09/08

Non: Berlin, Alemania

Hona Gernika Berlingo Euskal Etxeak Diasporaren Egunerako bidali duen proposamena:

2016an Agirre lehendakariaren mapa eta web horria sortu genuen (http://www.agirreinberlin.eus/eu), Berlinen egin zen kongresuarekin lotua eta diasporaren eguna egokia iruditu zitzaigun sorturiko maparen gida egitea Berlinen.

Irailaren 8an eguerdiko 14:30etan Brandenburgoko Atean topatuko gara, gidari lana Ingo Niebel historialari eta kazetariak egingo du, Agirre lehendakariaren ihesa Europako faxistengandik landu eta horri buruz idatzi duenak.

Wilhelmstr-en zehar Topographie des Terrors-era, handik Checkpoint Charlie, Gendarmenmarkt, St. Hedwigs katedraletik Zeughauseraino. 2 eta 3 ordu artean irango ditu ibilbideak.

Gonbidatuta zaudete.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia