euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Borja Blazquez sukaldari donostiarrak euskal sukaldaritza ikastaroa eskainiko du Laurak Bat-en

2008/07/31

Non: Buenos Aires, Argentina

Argentinako FEVA euskal etxeen elkarteak Gastronomia Proiektua sustatzen jarraitzen du. Oraingoan, Borja Blazquez sukaldari donostiarrak Buenos Aireseko Laurak Baten ikastaroa emango du gaur 19:00etan. Ikastaroa dohainik izango da, baina Blazquezek proposatuta, partehartzaileek jaki ez galkorrak eraman beharko dituzte. Gipuzkoarrak honako menua egingo du: izokin eta kani kama pintxoa, entsaladilla eta otarrainxka pintxoa, legatza saltsa berdean muskuilu eta arroz zuriarekin, eta esne frijitua intxaur saltsarekin. Ekimena Av. Belgrano 1144 kaleko egoitzan egingo da. Biltzen den janaria Jose C. Pazeko itsuentzako eta elbarrientzako 503. eskolarentzat izango da.

Aurretiazko izena emateko Laurak Bat Euskal Etxeko egoitzara joan, 4383-3903 telefonora deitu edo hona idatzi.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia