euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Boiseko Gazteak taldean izena emateko epea zabaldu da, irailaren 16ra arte iraungo

2025/09/03

Non: Boise, Idaho, AEB

Boiseko euskal etxe eta komunitatean, Oinkari taldea erreferentzia da euskal dantzari dagokionez, eta 14 urtetik gora onartzen ditu kideak. Horren aurretik, haur eta gaztetxo dantzariak Boiseko Gazteak taldean eta dauzkan azpitaldeetan trebatzen dira.

Boiseko Gazteak-ek irailaren 2an zabaldu du epea 2025an taldeko parte izateko izena eman nahi duten haurrentzat, eta irailaren 16an itxiko.

Izen-emate orriak esteka honetan daude. Boiseko Gazteak-ekin dantzatzeko, gurasoak/tutoreak (EZ aitona-amonak) Euzkaldunak-eko kide behar dute izan. Euzkaldunak-eko kide ez bazara, kide egin zaitezke Patty Gabicarekin harremanetan jarriz (secretary@basquecenter.com) edo Euzkaldunak-eko kide izateko izena emanez Boiseko izen-ematean irailaren 16ko arratsaldean.

Gogoratu hauek direla Boiseko Gazteak-eko azpitaldeak:

  • Txikitxuak (sic) 4-5 urte bitartekoak (gutxienez 4 urte izan behar dituzte 2025eko urriaren 1erako)
  • Azkarrak (sic) 6-7 urte
  • Txulitoak (sic) 8-10 urte
  • Nagusiak (sic) 11-14 urte



« Iraila 2025 »
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia