Ostiral honetan, urriaren 30ean, 18:30ean, Halloween gaia duen kantu-saioa egingo da Boiseko "Basque Block"en, Euskal Etxeko (Basque Center) tabernan. Ekitaldia bertako Biotzetik abesbatzak antolatu du. Abestien letrak eta haien itzulpenak banatuko dira, denek parte hartu ahal izan dezaten. Izan ere, denak zaudete gonbidatuta!
Eta gonbidapen horrekin batera, beste gonbidapen bat, bertara joan eta giroa eta dastatuko duena gustukoa dutenentzat:
Boiseko Biotzetik euskal abesbatzak hasi berria du udazkeneko denboraldia, eta ateak zabaltzen dizkie taldera batu nahi duten abeslari eta musika-zale guztiei.
Abesbatzan parte hartzea aukera ezin hobea da euskal kanta tradizionalak ikasteko, bai agian euskarazko hitz batzuk ere.
Ez da beharrezkoa profesionala izatea edo partiturak irakurtzen jakitea; denak dira ongi etorriak!
Biotzetik taldeak euskal kultura sustatzen du musikaren bidez, bai publiko orokorraren aurrean eta euskal komunitate barruan ere, hainbat ekitalditan parte hartuz urtean zehar; tartean kontzertuak, ezkontzak, hiletak, festak... Abesbatzak Boise inguruko beste musika-talde batzuekin ere kolaboratzen du.
Taldea euskaldunek zein jatorri ezberdinetako pertsonek osatzen dute; denak batzen ditu euskal musika partekatzeak dakarren pozak.
Pentsatu duzu probatzea? Denbora aldetik konpromisoa txikia da: entseguak asteazkenero dira, arratsaldeko18etatik 19:30era. 2027rako bidaiak prestatzen hasiak direnez, honakoa taldean sartzeko unerik onena izan daiteke!
Informazio gehiago lortzeko, bisitatu boisebasquechoir.com webgunea, edo idatzi info@boisebasquechoir.com helbidera galderarik izanez gero.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


