Azaroaren 17an, asteartea, bilera egingo du 17:30ean Oberenak Battle Mountain Basque Club Euskal Etxeak, herriko en Farmers Insurance-ren egoitzan.
Aipatuko dira datozen ekitaldiak eta bereziki datorren urtarrilean bere 30. urteurrenera iritsiko den Euskal Etxearen Winterfest jaia.
"Oso mugarri berezia izango da gure klubarentzat, eta ospakizun ahaztezina izatea nahiko genuke; horregatik, pozik jasoko ditugu edozein ideia, iradokizun edo laguntza-eskaintza, dela EEko kideengandik, dela beste edonorengandik".

Urtero Battle Mountain-eko Euskal Etxeak antolatzen duen Winterfest festako 2026ko edizioaren kartela.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


