euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Beti Aurrera Euskal Etxeak Chivilcoyko eta eskualde osoko emakumeak agurtuz ospatuko du Martxoaren 8a

2023/03/08

Non: Chivilcoy, Argentina

Asteazken honetan, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak komunikatua kaleratu du, gure emakumeak agurtuz honako testuarekin:

Gaur Martxoaren 8a ospatu nahi dugu eta Chivilcoy eta bere eskualdeko emakume bereziki guztiak agurtu.

AITORTUZ oso modu berezian jokatzen duten rola eta daukaten garrantzia gure bizitza instituzionalean, bazkideek zein bazkide ez direnek, euren jatorria edozein dela ere.

Gure Zuzendaritza Batzordea emakumeek osatzen dute gehienbat, eta gauza bera gertatzen da gure egitura eta organigrama osatzen duten  azpibatzorde eta taldeetan, emakumeak kopuru handian baitira partaide.

Gogoan hartzekoa da Emakumearen Nazioarteko Eguna XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hasi zela, gizartean aldaketa handiak testuinguru, batez ere Europan eta Ipar Hemisferioko herrialdeetan, baina 1977an Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko ospakizuntzat aldarrikatu zuen. Aukeratutako data ez dator bat emakumearen aldarrikapenekin lotutako protestekin (esaterako emakumearen bozkatzeko eskubidearekin, bere lan-baldintzak hobetzearekin edo genero-berdintasunarekin lotutako beste eskubide batzuekin), eta Martxoaren 8a izan zen aukeratutako eguna. Egun hau sortzea, dio NBEak, emakumearen gizonarekiko berdintasunaren aldeko borrokan emakumeak nabarmentzeko beharrak babesten du.

GUZTIEI, gure aitotza eta miresmena!!!

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia