euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bertsolaritza eta euskal feminismoa hizpide Iberiar eta Latin Amerikar Astean, German Urteaga eta Nancy Francisen eskutik

2019/10/30

Non: Liverpool, Ingalaterra

Iberian and Latin American Week, Liverpoolgo Unibertsitatean.

Urriaren 28tik azaroaren 1era Liverpoolgo Unibertsitatea eta hiria bera Iberiar Penintsulako eta Latinoamerikako kultur adierazpenez beteko da, askotariko ekintzekin. Horien artean, halaber, euskal kulturarekin lotutako bi ekintza ere egingo dira: tele-bertsolaritza saioa eta hitzaldi bat.

Euskal kulturarekin lotutako ekintzak urriaren 30ean izango dira:

  • Goizeko 11:00etan, Unibertsitatean tele-bertsolaritza saio bat izango da. Lehenik, bertaratzen direnek What is bertsolaritza? izenekobideo laburra ikusiko dute eta, ostetik, German Urteaga bertsolariak Skype bidez bertsolaritza zer den azaldu eta bertso-saio bat eskainiko du. Amaitzeko, galderentzako tarte bat ere egongo da.
  • Eguerdiko 12etan, Nancy Francis izeneko doktoretza ikasle eta ikerlari batek hitzaldi bat emango du “Feminist Spring” izenpean. Hitzaldian, Euskal Herrian egindako egonaldi batean garatutako feminismoari buruzko ikerketaren azalpena emango du. Mugimendu feminista Euskal Herrian hartzen ari den bide berriez eta eboluzioaz arituko da Francis. Horrez gain, bertan egindako bi urtetako landa-azterketan bildutako ikus-entzunezko materiala partekatuko du entzuleekin.

Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Fakultateak antolatzen du Iberian and Latin American Week delakoa. Aipaturiko bost egunetan zehar, orotariko ekintzak izango dira Unibertsitatean zein hiriko bazterretan: hitzaldietatik hasita tailerretaraino, adierazpen kulturaletatik janari dastaketetaraino.

-Programa osoa, hemen



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia