euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Bertso Eguna, azken aukera afarirako txartelak erosteko, Nerea Ibarzabal & Maialen Arzallusekin

2024/03/01

Non: San Frantzisko, AEB

Martxoaren 1a, ostirala, azken eguna da NABOk ondoko asteburuan, martxoaren 9an, arratsaldetik gaueraino San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egingo duen 2024ko Bertso Eguneko afarirako txartelak erosteko. Gogora dezagun, bertako bertsolariez gain, Nerea Ibarzabal & Maialen Arzallusekin etorriko direla gonbidatu Euskal Herritik. Bertaratuko dira Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goicoechea (Wyoming), Todor Azurtza (Boise) eta Oier Pastor (San Frantzisko). Gai jartzaile Mikaela Goicoechea (Wyoming) ibiliko da, eta aurkezle eta saioa publiko ingelestunari itzuli eta azaltzen Xabi Paya. Elko Nevadatik, Mercedes Mendivek ekarriko du zuzeneko musika bere soinu handiarekin.


2023ko NABO Bertso Saioa duela urtebete San Frantziskoko Gure Euskal Etxean bertan



« Maiatza 2024 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia