BERTAN BEHERA. EH Sona jaialdiko egitarau barnean ostiral eta larunbatean egitekoak ziren kontzertuak (Nikotina, Senyor Oca eta Bad Sound, eta Maluks taldeekin), Euskal Etxean, bertan behera utzi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak, herrialde bizitzen ari den egoeraren aurrean bat eginez 'procès'eko epaien kontrako protestekin.