Gaur larunbata, 2010eko maiatzaren 22an, ongi etorri ekitaldia prestatu die Azulgo 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak, herrian gaur estreinatuko den 'Otoño Azul' Nazioarteko Antzerki Elkarretaratzean parte hartzeko atzo ostirala Buenos Aires probintziako herri honetara iritsi ziren 'Agerre Teatroa' antzerki talde donostiarreko kideei. Ekitaldia eguerdiz izango da, bazkari tipikoa tarteko, menuak esan enpanadak, errekia (asado) eta pastelak bilduko dituela.
Maite Agerre buru duen taldeak igandean antzeztuko du Azulen (ikus agenda hemen)