euskal diaspora eta kultura

2026/02/01
Non: Buffalo, Wyoming, AEB
Buffaloko (Wyoming) Big Horn Basque Club Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egingo du igande honetan, otsailaren 1ean, bertako American Legion Hall-en, 12:00etan.
Familia-bilera izango da, eta lehenik bazkaria, non bakoitzak plater bat eramango duen, eta Euskal Etxeak hornituko dituen bere lukainka tradizionala, pasta entsalada, tarta, gazta eta ardoa. Taberna zerbitzua ere zabalduko dute.
Bileran aztertuko den gaietako bat, 2027an Buffalon ospatuko den NABOren Euskal Konbentzio eta Festa Nazionala izango da, Big Horn Basque Club antolatzailea. Deia luzatzen zaie ahal duten guziei parte hartzera eta horretarako antolatu diren eta antolaguko diren batzordeetan sartzera.
Gogoratzen da baita ere Euskal Etxearen Mus Txapelketa NABOrako sailkagarria otsailaren 7an, larunbata, egingo dela American Legion Hall berean.
Osatzen dute Big Horn Basque Club-eko Zuzendaritza Batzordea Trinity Rodriguez, Fran Auzqui, Elisa Lopez, Katie Fennema, Cheyenne Greub, Baileigh Rathkamp eta Tommy Fieldgrove-k.

PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus