Hona Etxepare Euskal Instituzioaren informazio eta gonbitea:
Bernardo Atxaga idazleak FÓLIO – Festival Literário Internacional de Óbidos jaialdiaren 11. edizioan parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren eta Lisboako Cervantes Institutuaren laguntzarekin.
Urriaren 10ean, 16:30ean, Atxagak, María Sánchez idazlearekin solas egingo du "Estivemos aqui, um dia estivemos vivos aqui" (Hemen izan ginen, egun batean hemen bizirik izan ginen) izeneko saioan, Patrícia Portela idazle portugaldarrak gidatuta. Topaketa Óbidoseko Livraria de Santiago liburu-dendan izango da, FÓLIO Mais programaren barruan.
Bernardo Atxagaren obra portugesez
Bernardo Atxagaren hainbat lan portugesera itzuli dira, besteak beste, Obabakoak (Quetzal Editores, 1992), Gizona bere bakardadean (O Homem Só, Dom Quixote, 1998), Behi euskaldun baten memoriak (Memórias duma Vaca, Terramar, 1999) eta Zazpi etxe Frantzian (Sete Casas em França, Faktoria K de Livros, 2018). Argitalpen horiek Atxagaren literaturak Portugalgo irakurleengana egindako ibilbidea erakusten dute.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


