Asteburu hau Euskal Besta egunak dira Gardnerville, Nevadan. Abuztiaren 9an, larunbata, bere Euskal Besta eta NABO Kantari Eguna ospatuko ditu herriko Mendiko Euskaldun Clubak Minden-eko CVIC Hall areto eta kanpoaldean.
Goizeko 10:30etan meza, aita Antton Egigurenek emana. Ondotik musa gazteentzat, NABO gataux basque lehiaketa, bazkaria Borda arrantxuko bildoskiarekin, NABO txerriki (txorizo, lukainka, tripota...) lehiaketa, NABO Euskal Kantari Eguna eta bertsolariak, euskal dantza, erromeria Manuela Etchechury eta bere banda, eta Jean Flesherrekin, eta eguna ongi bururatzeko, Moxkor Salda (baratxuri zopa).