San Frantziskoko BEOren (Basque Educational Organization) 2026ko bekaren izenburu eta gaia: Ahotsak musikaren atzean: euskal musikagileak eta euren kultur legatua.-
Epe-muga: ekainaren 30a, izena emateko. Ondoren, uztailaren 31 lana aurkezteko.
Hausnargaia: Zerk iraunarazten du musikagile baten lana? Ze lotura dauka? Nola transmititzen du kultura belaunaldietan barrena?
Erantzunak literatura arlotik (poesia, ipuina, saiakera, kazetaritza, ez-fikzioa, fikzioa, prosa, drama...), ikus-arteetatik (marrazketa, pintura, grabatua, argazkigintza, zinemagintza/bideoa, ordenagailuen artea, eskultura, zeramika, diseinua, eskulanak, arkitektura...), aste eszenikoetatik-eta (bertsolaritza, dantza, musika, opera, antzerkia, magia, ahozko hitza, zirku-arteak, antzerki musikala, mimika, txotxongiloak...) eman daiteke.
Hiru sariek, $2.000, $1.500 eta $1.000 dolar dakartzate hurrenez hurren.
Ikasleentzako beka bat da, beraz diru hori ikasten ari diren edo matrikulatu behar duten unibertsitate edo ikastetxeko gastuak ordaintzeko izango da. Ikasleek 2026-2027 ikasturterako AEBekin lotutako, akreditatutako kolegio edo unibertsitate batean matrikulatu eta bertan klaseetara joan behar dute.
- Irakurri baldintza guztiak hemen.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


