Urriaren 26an, astelehena, BEO (Basque Educational Organization) antolatzaile duen Irakurle Klubaren online saio berria, oraingoan Fernando Aramburuen "Homeland" (Patria) liburua hizpide. Euskal gaia edo egilea duten ingelesezko liburuak aztertzen ditu Klubak. 17:30ean Kaliforniako ordua (astearte goizaldeko 01:30ean Euskal Herrian).
Gogoratu BEO Book Club-en bilerak Zoom bidezkoak direla, doan. Oraindik ez bazara bertako kide, oraintxe bertan egin zaitezke eta informazio berezitua lortu (esaterako Klubaren bileretarako pasahitzak). Irakurri hemen Klubeko kide egiteko modua


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


