Apirilaren 5ea Pazko Igandea denez, meza emango dute Bakersfield-en, Kern County Basque Club euskal etxearen egoitzan Frost monsinoreak eta Fred Ansolabehere diakonoak goizeko 10:00etan Euskal Etxeko Klika eta Abesbatza lagun. Meza amatu eta berehala, Pazko arrautzen bilaketa egingo due haurrek EEko parkean, Pazko Untxiaren bisita berezi bat ere tarteko.
Arkume errea bazkaria —osagarri guztiekin— zerbitzatuko da 12:30ak aldera.
Bazkariaren prezioa: 30$ helduentzat; 25$ ohorezko bazkideentzat; 20$ 12 urtetik beherako haurrentzat; 45$ bazkide ez diren helduentzat; eta 35$ bazkide ez diren haurrentzat.
Oharra: ez ahaztu erreserbak nahitaezkoak direla. Erreserbak egiteko, jarri harremanetan Joey Iturririarekin martxoaren 31 baino lehen.
Ohi bezala, EEko dantzari gazteen taldeak gozogintza salmenta bat antolatuko du. Labean egin eta saltzeko produktuak egin eta dohaintzan eraman nahi badituzu, ekarri itzazu Pazko Igandean bertan. Gozogintza produktuen salmentatik lortutako diru guztia EEko dantzari gazteen taldea laguntzeko erabiliko da.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


