Abenduaren 20an, larunbata, Amorotoko Elizan estreinatuko da 'Basques in Australia' erakusketa, Euskal Herrian eta Diasporan barrena egiten ari den ibiltaritzan. urtarrilaren 15era arte zabalduko ditu ateak.
Urtarrilaren 10ean, hitzaldia emango du Australiako euskaldunez erakusketako komisario eta Diasporaren ikertzailea den Esther Kortak 18etan Kultur Etxean.
Erakusketa hau Euskal Australiar Alkartearen, Eusko Jaurlaritzaren (Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza) eta tokiko euskal etxe eta udalen lankidetzari esker ari da ibiltari Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Panelen itzultzaile, John Etxeandia. Erakusketako komisario, Esther Korta.
Interesa baduzu erakusketa zurean errezibitzeko, aski duzu idaztea euskalaustraliaralkartea@gmail.com helbidera edo Esther Kortarekin kontaktatzea (+34) 636 132 739 zenbakian. Animatzen galdetzera?


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


