euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Basques à Bordeaux' Euskaldunak Bordelen festa, musika, gastronomia, artea, kantua...

2018/04/27

Non: Bordele, Frantzia

Apirilaren 27, 28 eta 29an Bordelen, 'Basques à Bordeaux' Euskaldunak Bordelen festa, musika, gastronomia, artea, kantua...

Ekitaldia batez ere 28 eta 29an izango da eta 27a, ostirala, egun gehienbat ekonomikoa izango da, Sud Ouest egunkariak antolatutako bileta eta mahai inguruekin, Bordeleko Quai de Queryes-eko bere egoitzan. Politikari, funtzionario eta hautetsiek zer, nola eta zertarako egin Eusjal Herrian galderari erantzungo diote. Partaideen artean, hautetsi eta buruzagiak Erregiokoak, Departamentukoak, Iparralde mailakoak, Euskadikoak, Nafarroakoak, CPIkoak...

Turismoa hizpide izango da, Bordeletik Bilborainokoa, euroerregioa...

Larunbat eta igandea, festa giroko egunak izango dira, Bordeleko Hangar 14an, doaniko festa publikoa pabilioien inguruan, hamaia euskal produktu eta aukerarekin. Standetan, Ezpeletako biperretatik Nafarroako ardoetaraino, Baionako xingarra, Euskal Herri osoko gazta, haragia, txerrikiak, pintxoak, txokolatea, sgardo eta garagardoa...

Horrekin batera. musika eta animazioak. kontzertuak, kirolak, pilota praktikatzeko edo ikasteko aukera, sukaldariak eta gastronomia... Euskal Herria bere aniztasunean, antolatzaileek azaldu dutenez.

informazio gehiago



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia