BEO (Basque Educational Organization) erakunde sanfrantziskotarrak "BEO Art & Design Contest 2026"ean parte hartzeko deia egin du.
Saritutako pertsona eta obrak $750 jasoko ditu, baita diseinua promozio artikuluetan erabiltzeko konpromisoa ere, bi sarrera BEOk antolatuko duen ebenturako BEOko artista nabarmena legez eta beste bi sarrera San Frantziskon irailaren 26an egingo den Euskal Kulturaren Egunerako.
Bai, konpromisoa da lan irabazlea ez dela geratuko karpeta batean gordeta eta nabarmen erabiliko dela bizi-bizirik dagoen kultura baten adierazgarri gisa.
Edonork har dezake parte, ez da beharrezko euskal komunitateko kide izatea.
Argibide gehiago eta oinarriak, hemen.
Mugarria: uztailaren 15a.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


