euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Azken eguna hautagaitzak aurkezteko Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedran ikertzeko

2021/03/03

Non: Reno, AEB

Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT Knowledge Center-en eraikinaren baitan daude Euskal Liburutegia eta Euskal Ikasketa Zentroa
Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT Knowledge Center-en eraikinaren baitan daude Euskal Liburutegia eta Euskal Ikasketa Zentroa

Euskal diasporari lotutako gai batez hilabeteko ikerketa egonaldia egin nahi duzu Nevada, Renoko Unibertsitatean (UNR), bertako Euskal Liburutegiko, Euskal Ikasketa Zentroko eta gainerako adarretako baliabide ugariei etekinak atereaz? Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education delakoak urtero eskaintzen duten aukera hau abuztu eta abendu artean gauzatu ahal izango da 2021eko edizio honetan, eta martxoaren 3an izango du eskabidea eta paper guztiak aurkezteko azken eguna.

Renon hilabeteko egonaldia egiteko daten eta moduen aukera COVID19 birusaren ondoriozko osasun egoeraren bilakaeraren menpe egongo da. 

Eskatzaileak, aurkezten duen ikerketa proiektua garatzea eta beste zenbait konpromiso hartuko ditu bere egonaldian gauzatzeko. 

Deialdiaren xehetasunak segidako esteketan topa daitezke (galderak, Iñaki Arrietari, arrieta@unr.edu helbidean):

-Jon Bilbao Visiting Research Fwllowship 2021 (UNR)
-Nevadako Unibertsitateko (Reno, AEB) Jon Bilbao Katedran ikerketa egonaldia 2021 (Etxepare Euskal Institutua)



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia