Ekainaren 27a , ostirala, azken eguna da eskabideak aurkezteko Eusko Jaurkaritzaren Euskal Etxeentzako 2025eko dirulaguntza deialdian.
980.000 euro banatuko dira: 800,000 euro euskal etxe, federazio eta konfederazioen saio eta egitarauetarako, irabazteko asmorik gabeak beti ere (IV. kapitulua). Eta beste 180.000 euro, azpiegitura eta ekipamentu gastuetarako (VII. kapitulua), guztiak 2025 urte barruan egindakoak
Galdera eta kontsultak honako emailera egin daitezke: euskaletxeak@euskadi.eus; eta telefonoz Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara-ra.
- Deialdiaren Ebazpena (egoitza elektronikoan, elebiduna)
- Deialdiaren Ebazpena (pdf)
- Deialdia xehetasunez azaldua: baldintzak, dokumentazioa, epeak...