TASSCA elkarte espainiarrak eta North Queensland Euskal Etxeak eta Gure Txoko Euskal Etxeak 2025eko Australiako Mus Txapelketa antolatu dute eta Australiako bazter guztietako mus jokalariak gonbidatzen dituzte Brisbanen egingo den ekitaldi honetan izena ematera eta parte hartzera.
Maila guztietako muslariak ongietorriak. Parte-hartzeak: 25,00 $-35,00$ (bokata eta freskagarria barne)
Igandean, maiatzaren 18an, 12:30etatik 18:00etara. The Newmarket Hall-en.
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Irenerekin 0474 206 938 telefonoan edo Rubenekin 0408 103 000 telefonoan. Infomazio gehiago.
