Urtarrilaren 16an, ostirala, Australiako euskaldunei buruzko "Basques in Australia" erakusketa zabalduko dute Berriatuako Goikolau Kultur Elkartean.
Otsailaren 16ra arte zabalik.
Erakusketa hau Euskal Australiar Alkartearen, Eusko Jaurlaritzaren (Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza) eta tokiko euskal etxe eta udalen lankidetzari esker ari da ibiltari Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.
Panelen itzultzaile, John Etxeandia. Erakusketako komisario, Esther Korta.
Interesa baduzu erakusketa zurean errezibitzeko, aski duzu idaztea euskalaustraliaralkartea@gmail.com helbidera edo Esther Kortarekin kontaktatzea (+34) 636 132 739 zenbakian. Animatzen galdetzera?


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


