euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Atzo Treefort Jaialdian aritu ostean, gaur Euskal Etxean joko du Kokein talde eibartarrak

2026/03/26

Non: Boise, Idaho, AEB

Asteazkenean Treefort Musika Jaialdian jo ondoren, martxoaren 26an, osteguna, Kokein rock talde eibartarrak Estatu Batuetako 2026 birako honetako Boiseko bigarren kontzertua emango du, oraingoan Euskal Etxean, 19:50etik 20:40ra

Kontzertuaren sarrera Euskal Etxean, 20 dolar, atean bertan (eskudirutan bakarrik) ordaindu beharrekoak; edo doan, Treefort eskumuturrekoarekin.

Gogoratu larunbatean, martxoaren 28an, San Frantziskon joko duela Kokeinek, bertako Gure Euskal Etxea - Basque Cultural Centeren, bere bira estatubatuarreko azkeneko kontzertuan, 21etan, sarrera doan.



Ezin izan da datubase zerbitzariarekin konektatu.Error :