Irteera antolatu du Juan de Garay Fundazioak Llavallol-go Euskal Echea eskola eta erakundea ezagutzeko, irailaren 25ean, asteazkena, goizean atera eta arratsaldean itzultzeko. Fundazioko Emakume Batzordea da hain zuzen ere antolatzaile.
Izena emateko idatzi emaila juandegaray@gmail.com helbidera edo harremandu zuzenean Eugenia edo Eduardorekin 4328-6906 telefonoan.