euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Argentinan, Kalifornian, Ingalaterran-eta ibili ziren aldudar 17 fraile beneditarren historia kontatuko du Mikel Erramouspek

2021/11/06

Non: Aldude, Nafarroa Beherea

Herria astekariko lagunek pasa daukute hitzorduaren berri: Argentinan, Kalifornian, Ingalaterran-eta ibili ziren aldudar 17 fraile beneditarren historia kontatuko du larunbat huntan Mikel Erramouspek.

Alduden nehork gutik daki 17 herritar beneditano fraile izan direla, Adrien Gachiteguy Berainbordakoa edo Jean-Pierre Inda Markoinekoa salbu.

Nor ziren bada? Zein etxetakoak? Zer obretan ari izan dira? Non eta noiz?

Argentinan, Kalifornian, Ingalaterran, Jerusalemen edo Afrikan barna ibiliak baitira eta ez nolanahiko errespontsabilitateekin.

Historia horren berri ukanen duzue Alduden, zinema salan, azaroaren 6an (17:00etan) Mikel Erramouspek oraikoan frantsesez emanen duen mintzaldian.

Ekitaldi hau “Terres de Navarre” elkarteak du antolatzen. Ongi etorri deneri.



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia