euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Antzerki dokumentala, "Bake eta biolentzia hondarrak", Euskal Herriko biolentziaz

2023/12/02

Non: Mexiko Hiria, Mexiko

"Rescoldos de paz y violencia" izenpean datorkigu antzerki dokumentala Mexikoko Centro Cultural de España-ra eskaintzera Proyecto 43-2 antzerki dokumentaleko konpainia espainiarra. Doako saioak.

Honela aurkezten du bere burua eta eskainiko dutena konpainiako zuzendari María San Miguelek:

Hiru lan-ildo dituen antzerki-konpainia bat gara, esan nahi baita artistikoa, pedagogikoa eta ikus-entzunezko dokumentala. Gure sormen-prozesuen oinarri den lan dokumental zorrotzari esker, zehatzetik unibertsalera bidaiatzen duten ikuskizunak erakuts ditzakegu, bertan onen eta gaiztoen dikotomia gaindituz eta arreta jarriz taldeetako pertsona disidenteengan, horrela narratiba menderatzaileekiko haustura praktikatuz.

Hamar urte baino gehiago eman ditut nire konpainiarekin batera 'Rescoldos de paz y violencia' izeneko nire opera priman, Euskal Herriko indarkeriari buruzko antzerki dokumentalaren trilogia bat den honetan.

Bertau osatzen duten obrak Espaian eman dira, Kolonbia, Portugal eta Frantziarauno ere iritsiz.

Antzerki dokumentalaren trilogia osorik ikusi ahal izan da Madrilgo Abadia Antzokian, Valladolideko Arte Laborategian (LAVA), Irunen, Eibarren, Donostian, Madrilgo Mirador Aretoan eta orain Mexiko Hirira iritsiko gara.

Trilogiak ibiolentziak Euskal Herriko gizartean eta familian sortu zuen haustura dokumentatzen du, baita bizikidetza baketsu berriarekin urte hauetan garatu diren aldaketak ere.

Hiru proposamenek aldez aurreko ikerketa-lan zabala dute abiapuntu, eta euskal gizartearen profil desberdinei egindako elkarrizketetan oinarrituta daude: ETAren biktimak, GALen biktimak, polizia-abusuen biktimak, talde terroristaren disidenteak, kazetariak eta bake-prozesuaren bultzatzaileak elkarrizketatuz.

Oinazeari, indarkeriari eta elkarrizketari buruzko galdera komuna honako hau da: Gehiago dira besteekin batzen gaituztenak edo besteengandik bereizten gaituztenak?

Funtzioak Mexiko Hirian, Centro Cultural de España-n:

- 'Proyecto 43-2', larunbatean, abenduaren 2an 18etan: https://ccemx.org/evento/proyecto-43-2
- 'La mirada del otro', larunbatean, abenduaren 2an, 20etan: https://ccemx.org/evento/la-mirada-del-otro
- 'Viaje al fin de la noche', igandean, abenduaren 3an, 13etan: https://ccemx.org/evento/viaje-al-fin-de-la-noche



« Uztaila 2024 »
1
8
10
17
18
23
24
25
29
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia