euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

ANIR Nafarroa Irlanda Elkartearen aurkezpen ofiziala egingo dute, eta harpa kontzertua,

2025/10/10

Non: Iruñea-Pamplona

Harremanetarako e-posta: navarrairlanda@gmail.com

Harremanetarako telefonoa: (+34) 650 135 765

Urriaren 10ean, ostirala, ANIR Nafarroa Irlanda Elkartearen aurkezpen ofiziala egingo da Iruñean, eta harpa kontzertu bat eskainiko, Alicia Griffiths Turrillas zuzendari. Pinaquy aretoa izango da (Iruñerriko Salestarren-Mancomunidad de Salesas de la Comarca de Pamplona, San Francisco 5), honako programapean:

  • 12:00etan, prentsaurrea. Partaide izango da Irlandako ohorezko kontsul D. Rocco Caira Finazzi, ANIReko Zuzendaritza (David Alegría Suescun, lehendakaria; eta Conrad Gallagher,  lehendakariordea), azalduko dituztela elkartearen helburuak eta egungo eta geroari begirako lan-ildoak
  • 19:00etan, harpa talde baten kontzertua, Alicia Griffiths Turrillas zuzendari

ANIRi buruz dira 

Nafarroa eta Irlandaren arteko elkar ezagutza, kultura lankidetza eta loturak sustatzeak eragin du ANIR Nafarroa Irlanda Elkartearen sorrera, besteak beste honako helburuez:

  • Bi komunitateok partekatzen duten ondare historikoa zabaltzea
  • Kultura, artea eta akademia alorreko ekimenak sustatzea
  • Trukea eragitea hainbat alorretan, hala nola hezkuntza, ikerketa, turismoa eta arteetan
  • Ser un punto de encuentro para iniciativas que refuercen la amistad entre Navarra e Irlanda.

"Baina ANIRek ez du bere burua agertu nahi soilik kultura arloko elkarte bat bezala, deskubritzeke dauden istorioei zabaldutako ate ireki bat bezala baizik. Zergatik Erriberrin aspaldidadik gurtzen zen Santa Brigida santu irlandarra? Zein misterio dakar printze-nafar-irlandarra izan daitekeen baten hilobiak Iruñean? Galdera hauek lagun abiatuko du ANIRek bere ibilbidea".



« Urria 2025 »
 
 
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia