euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Angel Espinoza Cáceres txistulari txiletarrak "Neryangel" poema bilduma aurkeztuko du

2026/04/16

Non: Pudahuel, Txile

Angel Espinoza Cáceres txistulari txiletarrak "Neryangel" poema bilduma aurkeztuko du apirilaren 16an, osteguna, 18etan, Pudahuelgo Udal Liburutegian (San Pablo 8428, Pudahuel).

Hau da egileak berak bidalitako gonbidapena:

Apirilaren 16an, osteguna, nire trilogiako lehen poesia bilduma aurkeztuko dut, "Neryangel (zerbait gertatzen ari zaigu, bide guztietan)". Txileko historian egile batek idatzitako lehen audio-poesia bilduma da, poesiaren ahozko eta idatzizko tradizioa berreskuratuz, baita haren intentsitatea eta baliabide literarioen erabilera ere, hauek modu ulertezin batean "garaikide" poesian desagertuak. Emozioen, askatasunaren, maitasun baldintzagabearen, borrokaren eta poesiaren paradisura gonbidatzen zaituztet, Euskal Herriari eskainia, euskaraz. Espazio intimoa da, baina oso gertukoa, non poesia berriro ere zure azalean eta zure bihotzean senti dezakezun. Eguna gure eusko-nafar hedapen taldeko, Hilario Olazaran (hilario.olazaran.txile) txistulari bandak alaituko du. Egun ahaztezina izango da. Besarkadak guztioi, bizi poesia! Zuen zain !!

 



« Apirila 2026 »
 
 
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia