euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Angel Erro eta Pol Guasch euskal eta katalan literaturaz mintzo Bolongnako Unibertsitatean

2024/03/19

Non: Bologna, Italia

Nazioarteko Poesiaren Egunaren harira euskal poesiaren eta poesia katalanaren inguruan egitarauak antolatu dituzte Italiako Università Ca’ Foscari Venezia eta Universitá di Bologna-n, martxoaren 18 eta 19an, hurrenez hurren, ‘Gorputza, poesia eta nortasuna’ izenburupean. Angel Erro euskal idazle eta itzultzaileak hartuko du parte bietan, Pol Guasch poeta katalanerekin batera. Iñaki Alfaro Etxepare Euskal Institutuko eta Paula Marqués Institut Ramon Llulleko irakurleek antolatu dute jardunaldia, bi unibertsitateekin elkarlanean.

Euskal Herriko eta Kataluniako poesia garaikidearen bidez gorputza eta kultura irudikatzeko eta elkarri lotzeko moduei eta nortasun pertsonal eta kolektiboari buruz hausnartzeko xedea dute jardunaldiek.

Martxoaren 18an
— 10.45- 13.30| Università Ca’ Foscari Venezia. Sala B, Ca’ Bernardo
Angel Erro eta  Pol Guasch | Sarrera doan.

Martxoaren 19an 
— 10.45- 13.30| Università di Bologna. Sala Giunta, via Cartoleria, 5.
Angel Erro eta  Pol Guasch | Sarrera doan.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia