euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Alexander Ugalde Zubiriren "EuroBasque (1947-2018) euskal ekarpena europar federalismora" liburuaren aurkezpena

2019/11/25

Non: Bilbo, Bizkaia

Azaroaren 25ean, astelehena, 18:00etan, Bilboko Carlton hotelean, Alexander Ugalde Zubiriren "EuroBasque (1947-2018). La contribución vasca al federalismo europeo" (EuroBasque (1947-2018). Europako federalismoari euskaldunek egindako ekarpena) liburua aurkeztuko da.

Euskal mugimendu europeistaren 70 urteko ibilbidea biltzen du liburuak, 1947tik gaur egunera arte, baina arreta berezia jarrita azkeneko 20 urteetan, eta egile beraren "El Consejo Vasco del Movimiento Europeo (1951-2001). La aportación vasca al federalismo europeo" (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua (1951-2001). Europako federalismoari euskaldunek egindako ekarpena) liburuaren jarraipena da.

Bakartxo Tejeria Otermin Eusko Legebiltzarreko lehendakari andreak emango dio amaiera aurkezpen ekitaldiari, eta bertan izango dira ere José María González Zorrilla EuroBasqueko presidente jauna eta Mikel Antón Zarragoitia Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendari jauna.

EuroBasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak aktiboki parte hartzen du Nazioarteko Europar Mugimenduan eta 70 urte baino gehiago daramatza euskal kultura, ekonomia, historia eta balio demokratikoak sustatzen Europa federalista berri baten parte gisa, bertako identitate guztiak integratu eta haiei ahotsa emateko.



« Maiatza 2024 »
 
 
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia